XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Rh negatiboa duen pertsonak, ordea, odola ematerakoan berdin eman diezaioke positiboei zein negatiboei.

Odol Rh positiboa duenaren kasua alderantzizkoa da: hartu edozeinengandik har dezake (Rh+ zein Rh-) eta eman, ordea, Rh positiboei soilik eman diezaieke.

Aipatutako bateraezintasun honek badu kasu berezi bat: ama/fetuaren artean ematen dena.

Normalean kasua egoera honetan gertatzen da: ama Rh- da eta erditzen duen umea Rh+ da (bere aitarengandik Rh gene bat heredatu duelako).

Ikus dezagun, kasuz kasu, ea arazoak noiz agertzen diren:

- Ama Rh+ da.

Ez dago inoiz arazorik.

- Ama Rh- da.

Arazoa kasu honetan umearen Rh motak dakar.

- Gizonezkoa (aita alegia) Rh- baldin bada ez da arazorik.

- Aita Rh+ denean, umeak Rh genea heredatzen ez badu, ez dago arazorik.

- Aita Rh+ denean, eta umeak Rh genea heredatzen duenean, h.d. umea Rh+ denean, arazoak egon daitezke.

Zergatik diogu egon daitezke?

Zeren eta kasu bakar honetan, (ama Rh-, aita Rh+, umea Rh+), fetuen seitatik bat soilik gertatzen bait da ukitua edo erasana.

Aipatutako egoera berezia ematen denean, lehen haurdunaldian ez dago inoiz arazorik.

Fetuaren odol-kopuru txiki bat amaren zirkulaziora pasatzen da, eta amak (Rh+)aren aurkako antigorputzak sortzen ditu.

Jaioberriarentzat ez dago inolako arriskurik, antigorputzak erditzearen ostean agertzen bait dira, amaren eta fetuaren zirkulazioak erabat independenteak direnean.

Ondoren, horrela sentikorturiko emakumezko batek Rh+ den beste ume bat sortzen duenean, bere antigorputzek karena zeharkatzen dute eta fetuaren hematiak erasotzen dituzte HEMOLISIA, ANEMIA, eta askotan HIPERBILIRRUBINEMIA sortuz.

Rh eritasunaren grabetasuna hein batean, aurreko erditzeen kopuruaren pean dago, antigorputzen kontzentrazioak ernarialdi bakoitzean gehitzeko joera bait du.

Hala ere emakumezko Rh- guztiak ez dira sentikortzen lehen erditzea eta gero (eta honek azalduko luke arrisku altuko fetu (Rh+)en seiren bat bakarrik zergatik diren erasanak).

Tratamendurik gabe, garai batean ume horiek jaio eta denbora gutxira hiltzen ziren, edo lesio neurologiko behin-betikoak izaten zituzten.

Baina ondoren, Rh gammaglobulinak sortzen edo fabrikatzen hasi zirenean, tetanoaren eta difteriaren kasuan bezalatsu, eta noski arrisku altuko emakumezko haurdunei injektatzen, arazoa konponbidean jarri zen.